Atxondoko Eskolako Lehen Zikloko ikasleek euren herriari buruzko informazio zehatza biltzen duen liburu bat sortu dute. Liburuan zehar, sortzaile txikiek Atxondoko demografiari, auzoei eta udalerria inguratzen duten mendiei buruzko datuak ematen dituzte, eta naturagaz duten lotura nabarmendu. Gainera, liburuak herrian dauden askotariko zerbitzu eta establezimenduak deskribatzen ditu, hala nola bertako tabernak, jatetxeak eta dendak. Herriko bizitzaren ikuspegi osoa ematen dute horrela. Ekimenaren bitartez, umeen artean sormena eta talde-lana sustatzeaz gainera, haien komunitateagazko lotura indartu dute.
Esperientzia osatzeko, liburua euskarri digitalean eskuratu daiteke, QR kode baten bitartez. Kasu honetan, audio liburu bat da eta umeek eurek kontatzen dute liburuan agertzen den informazioa.
Liburua Atxondoko eskolako webgunean ipini dute, Lehen Zikloari buruzko atalean. Atxondoko Udaleko webgunean ere badago, QR kode eta guzti.