Atxondoko Udalak auzo batzarra egingo du bihar, urriak 1, Apatan. Udaletik jakinarazi dutenez, batzarra eskola zaharreko erabilera anitzeko gelan izango da, 19:00etan.
Batzarrean jorratuko dituzten gaien artean honakoak daude: Argiztapena, frontoia, katu kolonia, obra proiektuak, energía berriztagarrien proiektuak, aurreko urteko bilerako gaien egoera eta galdera/erantzunak.
Herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute. Galdera zehatzen bat duenak udaletxera deituta jakinarazi dezake, horrela udal arduradunek informazio osatuagoa prestatzeko aukera izango dute.
Apatakoa udala egiten dabilen auzo batzarretatik bigarrena da. Joan zen astean Axpeko bizilagunekin batu ziren.