Kale ikuskizuna gozagai, Apatan

Joseba Derteano 2024ko uzt. 15a, 09:00

Bea Larrañaga, kaleko ikuskizun batean.

Eguenean 'Bonba bat naiz' antzezlana plazaratuko dute.

Uztailaren 18ko eguenean, 20:00etan, Atxondoko Kultura Mahaitik irtendako ekimen berri bategaz gozatzeko aukera egongo da Atxondon. Kasu honetan, clown ikuskizun bat ekarriko dute Apatako plazara, umeak zein nagusiak entretenitzeko: Intujai Teatro konpainiaren 'Bonba bat naiz' antzezlana. Ikuskizunak clowna, musika, koreografiak eta bestelako osagaiak batzen ditu. Bea Larrañaga aktorea Goxoa Etxezarreta gozogilearen paperean sartuko da oraingoan, eta bere Ttukun gozotegiagaz eta zoriontasunaren errezetagaz bisitatuko du Apata. Gustuko duen Chantilly Bonba pastelaren sekretuak kontatuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!