Axpeko errogatiba eguna ospatuko dute uztailaren 13an, Larranoko ermitan

Joseba Derteano 2024ko uzt. 9a, 09:00

Larranon hamaiketakoa egingo dute, eta ondoren meza egongo da Santa Barbara ermitan.

Axpetarrek ohitura dute Larrano mendi lepoan dagoen Santa Barbara ermitara errogatiba egiteko. Aurtengo aldia uztailaren 13an izango da. Oinez doazenentzat 08:30ean ipini dute ordua, Axpeko plazan. Larranon hamaiketakoa egingo dute, 11:00etan, eta segidan meza egongo da Santa Barbara ermitan. Ondoren, Axpen, makila txapelketa egongo da, 14:00etan, eta gero bazkaria Aitx Azpi elkartean. Izen-ematea uztailaren 10era arte egin daiteke, telefono hauetara deituta: 667 485 164 eta 667 485 436.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!