Atxondoko Udalak komun publiko bat egin du Apatamonasterioko herrigunean. Plazan dago, pilotalekuaren ondoan. Udal iturriek azaldu dutenez, biltegi modura erabiltzen duten lokaleko zati bat eraberritu dute komuna egiteko. Lanak amaituta, joan zen astean zabaldu zuten, herriko jaietan, herritarrek orduan ere erabilgarri izan zezaten zerbitzu berria. Udal arduradunek adierazi dute herritarrek urte askoan egindako eskaria dela, eta udaletik ere egunerokotasunean beharrezko zerbitzu modura ikusten zutela.