Eneritz Agirre Atxondoko alkateak urtean 43.160 euroko soldata izango du

Anboto 2023ko uzt. 17a, 12:47

Alkateordea Josu Barandalla izango da eta bigarren alkateordea Joseba Urresti. 

Bariku arratsaldean ezohiko osoko bilkura egin zuten Atxondon, udal-antolaketari buruzko hainbat puntu jorratzeko. Bertan, hainbat kontuz aritu ziren, tartean alkatearen soldataz. Alkatea %100eko liberazioa izango du eta 43.160 euroko soldata gordina jasoko du. Lehen alkateordea, berriz, Josu Barandalla izango da eta bigarrena Joseba Urresti. 

Bestalde, legegintzaldi honetan zinegotzi guztiek 30 euroko dieta jasotzea onartu zuten, informazio batzordeetara joatearren. Eta 60 eurokoa osoko bilkurengatik. Alkateordeei ostera, zenbateko hori handitu egingo zaie; 50 euro batzorde bakoitzeko eta 80 euro osoko bilkura bakoitzeko. 

Osoko bilkurak, berriz, hemendik aurrera hileko lehen eguenetan izango dira, 19:00etan. 

  • Urkiola Landa Garapena: Jorge Jauregi
  • Haurreskolak Patrtzuergoa: Josu Barandalla
  • Eskola Kontseilua: Eneritz Agirre
  • Eudel: Eneritz Agirre
  • Euskal fondoa: Eneritz Agirre
  • Mankomunitatea:
    EH Bildu: Eneritz Agirre eta Jon Aranburu
    EAJ: Pedro León
  • Urkiola Parkeko Patronatua: Jorge Jauregi
  • Ur Patzuergoa: Joseba Urresti
  • UEMA:
    EH Bildu: Gentzane Leturiaga
    EAJ: Maria Aranguez
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!