Udal eta foru hauteskundeak

[BIDEOA]: EH Bildu gobernura itzuli da Atxondon

Anboto 2023ko eka. 17a, 10:24

Eneritz Agirre izango da Atxondoko alkatea legegintzaldi honetan. 

Gaur goizean Atxondoko Udala eratzeko osoko bilkura egin dute. Lau urteren ostean, Atxondon EH Bilduk alkatetza berreskuratu du. Eneritz Agirreti Xabier Azkaratek (EAJ) eman dio aginte makila. “Eskerrik asko taldeari eta eskerrik asko herriari, eman diguzuen babesagatik. Hemen falta diren preso eta errefuxiatuak ezin ditut aipatu gabe utzi: Oier, Iñaki eta Lola. Eskerrik asko lau urte hauetan oposizioan egon zaretenoi. Zuen gobernantza eredua jarraituko dugu, parte hartzailea. Bestalde, badakigu AHTa gelditzea hitz potoloa dela, baina kalte gutxien egin dezan ahaleginduko gara”, adierazi du Eneritz Agirre alkateak. 

Bestalde, Pedro Leon EAJko zerrendaburuak eskua luzatu dio gobernu taldeari. “Behar duzuenerako hemen izango gaituzue”, azaldu du.
 
Horrela geratu da Atxondoko Udala: EH Bilduk sei zinegotzi izango ditu eta EAJk hiru. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!