Atxondoko EH Bilduk kanpaina amaierako ekitaldia egin du gaur eta bertan adierazi dute kaleak, errepideak, zerbitzu eta instalazioak herritik eta herriarentzat antolatuko dituztela.
”Gu ez gatoz proiektu handien promesekin, guk urteak daramatzagu Atxondo eraikitzeko lanean, egunero-egunero, iñurrien pare. Herria herritarron artean eraiki eta antolatu behar delako”, azaldu dute.