Hori horrela, beste ezertan hasi baino lehen "herrian dauden arazoak" konpondu behar direla azaldu dute. Besteak bestek ondorengoak aipatu dituzte: trenaren obrako inpaktua, eskolaren beharrak, bidegorriaren egoera eta jubilatuen taberna.
Bestalde, duela urte batzuk parte hartze prozesuen bidez hasitako proiektuei jarraipena emango diotela azaldu dute. Tartean, Urkuzu, herriko plaza eta herrigunearen urbanizazioaren proiektuari. "Gure apustua herritarrei ahotsa ematea eta herritarrekin elkarlana sustatzea da", bukatu dute.