EAJk Barraskiko parke biosasungarriko pasealekuaren zati bat estaltzea proposatu du. Jeltzaleek prentsa ohar bidez azaldu dutenez, jaima itxurako estalki bat jartzea proposatzen dute, rokodromotik eta kalisteniatik gertu dagoen pasealekuan.
"Herri Eskolako jolasgunean estalkia jarri genuen bezala, gure konpromisoa betetzen jarraituko dugu. Hau da, euria egiten duen egunetarako aisialdirako eta jolaserako hainbat gune prestatzen jarraituko dugu", azaldu du Pedro Leonek.