Atxondoko EAJk prentsa ohar bidez azaldu duenez, Jose Antonio Agirre Lekube kalea eta Foruen Plazaren parea berrurbanizatzea proposatu du. Beraiek aurkeztutako proiektuak 3.989 metro karratuko azalera du. Gainera, Jose Antonio Agirre Lekube kalean dagoen BI4332 errepidean ibilgailuen zirkulazio-abiadura 30 kilometro ordura murriztea proposatzen du. Eta Etxetxiki baserri parean eta plaza eta errepidearen arteko mugan bi berdegune egingo dituztela azaldu dute.
Bestalde, hobekuntzak Ziarreta kalera ere iritsiko direla jakitera eman dute "gaur egun espaloirik ez duen eta zoladura oso hondatuta duen kalera", gaineratu dute.