Udal eta foru hauteskundeak

Pedro Leon: "Herritarren ongizatea erdigunean izango duen Atxondo baten alde lan egingo dugu"

Anboto 2023ko mai. 4a, 10:41

Pedro León EAJren Atxondoko alkategaiak maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira dituzten konpormisoen berri eman du prentsa ohar bidez.

"Gure helburu da herritarren ongizatea erdigunean izango duen Atxondo baten alde lan egitea eta bizi-kalitatea izaten jarraitzea", azaldu du Leonek. 

Alderdi jeltzalearen honako konpromiso hauek zehaztu dituzte: 

  • 1. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren izapidetzan aurrera egitea. 
  • 2. Udalerriko elkarte eta kultura sarea indarrtzea eta zabaltzea, Urkuzu Kultur Etxea eraikiz. 
  • 3. I. Berdintasun Planaren bigarren fasea sustatzea, udal gobernuak udalerri librea ikusarazteko eta LGTBIfobiaren aurka borrokatzeko duen konpromisoa hartuta.
  • 4. Udal igerilekuak birmoldatzen laguntzea, erabiltzaileentzako aparkaleku bat eraikiz.
  • 5. Eskolako patioaren eraldaketa sustatzea, jolas eta jarduera espazio gehiagorekin. Txikienentzat ere jolasguneak eta haur parkeak hobetzen jarraitzea aurreikusten dute.
  • 6. Industria-jarduera sustatzea enpresa berriak erakarriz eta udalarrian enpresa-ekosistema bat sortuz. 
  • 7. Kolektibo ahulenentzako gizarte-laguntzak hobetzea eta lehen sektoreari laguntzeko politikak bultzatzea.
  • 8. Bisitarien joan etorria handitzea, bide berdeari balioa emanez.
  • 9. Jose Antonio Aguirre Lekube kalea eta plazaren ingurua urbanizatzea.
  • 10. Parte hartzeko prozesuak sustatzea. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!