Atxondoko Udalak 2.084.315 euroko aurrekontua onartu du 2023rako

Anboto 2022ko abe. 27a, 14:10

Aurrekontuek EAJren aldeko botoekin egin dute aurrera. EH Bilduk kontra bozkatu du.

Gaur goizean egindako osoko bilkuran 2023ko aurrekontuak onartu dituzte Atxondon. Datorren urteko aurrekontua 2.084.315 eurokoa izango da, aurtengoa baino %4 handiagoa. Udaletik jakitera eman dutenez, Jauregi auzoa berrurbanitzea eta eskolako eraikina birgaitzea dira 2023ko proiektu nagusienak. Gainera, Apatamonasterioko pilotalekuko aldagelak ere hobetuko dira eta Arrazolako haur-instalazioak hobetu. 

"Herritarren ongizatea hobetzeko konpromisoarekin eta herriko hainbat puntu hobetzen jarraitzeko balioko digu aurrekontuak. Gainera, urtarrilean berriro aterako dugun deskontu-bonuen kanpainari eusten diogu, eta espero dugu gure bizilagunei laguntzea inflazioaren hanzkundearen kostuak minimizatzen, eta, aldi berean, tokiko merkataritzari", azaldu du Xabier Azkarate alkateak. EH Bilduk kontra bozkatu du.

Horrez gain, Axpeko aterpetxea birgaitzeko 72.000 euroko partida bat sartu dutela jakitera eman dute. "Baldin eta eraikinaren irisgarritasun-beharrak alde batera uzteko udal eskaera onartzen bada", jarraitu dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!