Udal eta foru hauteskundeak

Herri programa lantzeko Atxondoko auzoetako kideekin eta herriko taldeekin batzarrak egingo ditu EH Bilduk

Anboto 2022ko abe. 1a, 13:18

Hauteskundeetarako zerrenda anitz bat osatzeko lan egingo dutela iragarri dute Atxondoko EH Bilduko kideek. 

Atxondoko EH Bilduk iragarri dauenez, datozen aste eta hilabeetan Atxondoko auzoetako jendearekin eta herriko talde ezberdinekin batzarrak egingo dituzte hauteskundeetako herri programa osatzeko. "Herritarrak kontuan izango dituen eredu bat ezartzea lortuko dugu, eta aurrera eramateko herriko taldeekin bilerak egingo ditugu eta azken urteetan ahaztuta egon diren auzoetako auzotarrekin bilerak egingo ditugu", azaldu dute EH Bilduko kideek. Gainera, programa herritar bat egiten eta hauteskundeetarako zerrenda anitz bat osatzeko lan egingo dutela adierazi dute. 

Gobernu taldeagaz kritiko
Bestalde, oposizioko kideak kritiko agertu dira azken hiru urte eta erdian EAJk gobernuan egindako lanarekin. ""EAJk aurrera eraman dituen proiektu guztiak herritarren parte hartzea kontuan izan gabe egin ditu. "Dena herriarentzat baina herririk gabe". Gainera, beraien egiteko eran argi utzi dute ezer gutxi edo batere ez zaizkiela axola herritarren ekarpenak. Gainera, herrian indarra eta babesa duten taldeekin ere gatazkak dituzte", kritikatu dute. Bestalde, AHTaren proiektuari "alfonbra gorria" jarri diotela eta txikienentzako parkeak "ahaztuta" dituztela esan dute, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!