Atxondar bat ospitaleratu dute San Juan auzoko baserri batean izandako suteagatik

Anboto 2022ko urt. 29a, 22:32

Baserriko tximiniak su hartu du. Suhiltzaileek sutea amatatu dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 21:15ean sute bat piztu da Atxondoko baserri batean. Etxeko tximiniak su hartu du. Baserriko bizilagunetako bat zauritu egin da sugarrak amatatzeko ahaleginetan ari zela. Ospitalera eraman behar izan dute. Suhiltzaileek sugarrak amatatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!