Azken urteotan Marixurrikeko kideak arduratu dira ludotekaren kuadeaketaz Atxondon. Eta bertako arduradunek ANBOTOri azaldu diotenez, lehiaketara aurkezteko asmoa dute. "Kudeaketa lehiaketara aterako zutela jakin genuen momentutik proiektua aurkezteko lanean gabiltza", azaldu du Alazne Alzuaranek.
Xabier Azkarte alkateak jakitera eman duenez, lehiaketara ekainera arteko kudeaketa aterako dute. "Ekainera arteko kudeaketa aterako dugu lehiaketara. Gero proiektu bat baitago ludotekako zerbitzua eskolako edifizio zaharrera eramateko", azaldu du Xabier Azkarate alkateak.
Ekainean egindako osoko bilkuran Atxondoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskolako eraikin zaharra uzteko eskatu zion, gaur egun txaboletan dauden ludoteka eta haurreskola bertara eramateko. Lan horiek datorren udan egitea aurreikusi zuten.