Txirrindulari batek istripua izan du Atxondoko mendi pista batean

Anboto 2021ko mar. 13a, 13:31

Istripua Apatamonasterioko mendi pista batean gertatu da. Larrialdi zerbitzuak txirrindularia artatzen ari dira uneotan.

Ezbeharra 13:00a aldera izan da Atxondon, Apatamonasterioko mendi pista batean. Segurtasun Sailak adierazi duenez txirrindulariak kaskoa eta hainbat hezur apurtu ditu kolpearen ondorioz. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertan daude, zauritutako gizonezkoa artatzen. Txirrundularia helikopteroz ospitaleratuko dutela jakinarazi du Segurtasun Sailak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!