Aitzol Maurtua presoa Dueñasera hurbilduko dute

Anboto 2020ko urr. 13a, 18:24

Preso atxondarra Huelvako kartzelatik Palentziara lekualdatuko dute.

Aitzol Maurtua preso atxondarra 2002an atxilotu zuten eta 20 urteko kartzela zigorra betetzen ari da. Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, Huelvako (Andaluzia) espetxetik Dueñasera (Palentzia) hurbilduko dute. Beste bost presoren mugimenduak ere iragarri dituzte. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!