Arrazola, Axpe eta Apata Atxondo bihurtu ziren eguna

Jone Guenetxea 2020ko ots. 20a, 09:09

Argazkia: Eraz

1962ko azaroaren 4an, Arrazolak, Axpek eta Apatak bat egin zuten Atxondo udalerria sortuta. Sasoi hartan Apatamonasterioko alkate zen Claudio Urizar izan zen fusioaren bultzatzailea. Hiru herriek banan-banan baliabide ekonomiko urriak zituztela-eta, bat egitea erabaki zuten. Beraz, indar txikiak batzea izan zen bateratze honen atzean zegoen arrazoi nagusia.

Hasieran, herritarrek erreparoekin ikusi ei zuten batze hori, baina, gerora, bide egokia izan zela aitortu zuten.

2012an bat-egiteak mende erdi bete zuela kontuan izanda, hainbat ekitaldi antolatu zituzten. Hiru auzoek herri izaera eta antolamendua zuten sasoian udaletxe izandako eraikinetan, plaka bana ipini zuten urteurrena gogoratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!