Atxondoko hiru hilerriren irisgarritasunera 30.000 euro bideratuko dituela iragarri du udalak

Igor Galarza 2019ko aza. 19a, 20:16

Arrazola, Apatamonasterio eta Axpeko kanposantuetako irisgarritasuna hobetzeko asmoz egingo dute, aurrekontu parte-hartzaileetako proposamenak aztertu ostean.

Atxondoko Udalak herriko hiru hilerriren irisgarritasunean lan egingo du, ohar batean adierazi duenaren arabera. 30.000 euro inbertituko ditu lan horietan. Apatamonasterioko, Axpeko eta Arrazolako kanposantuetako eskuragarritasunaren "egoera txarra dela eta" egingo dituzte obra horiek, Xabier Azkarate Atxondoko alkateak esan duenez.

Proiektu hori urrian egin zuten aurrekontu parte-hartzailearen bitartez eroango dute aurrera. Udalak jakinarazi duenez, 30 bat proposamen bildu zituzten, eta "banan-banan aztertu zituzten proposamen bakoitza", udal gobernuaren esanetan. Aurrekontu parte-hartzailearen balorazio orokor "positiboa" egin du Toki Administrazioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!