Gorka Garate eta Maria Aranguez izango dira Atxondoko alkateordeak

Maialen Zuazubiskar 2019ko uzt. 3a, 11:15

2019-2023 legegintzaldian lau batzorde egongo dira Atxondoko Udalean eta osoko bilkurak hileko lehenengo martitzenetan egingo dira, 9:00etan. 

2019-2023 legegintzaldirako udalaren antolaketaren eta funtzionamenduaren berri eman du Atxondoko Udalak prentsa ohar bidez. Oharrean jakitera eman dutenez, Gorka Garate eta Maria Aranguez izango dira Atxondoko alkateordeak. Bestalde, aurreko legegintzaldian baino hiru batzorde gehiago egongo direla jakitera eman dute.
Hauek dira batzordeak eta batzordeetako buruak: 
-Gure Kaleak Batzordea (Xabier Azkarate)
-Gure Pertsonak Batzordea (Xabier Azkarate)
-Kontu berezien eta pertsonaleko Batzordea (Gorka Garate)
-Gure Auzoak Batzordea (Maria Aranguez)

Horrez gain, ondorengo organoetan horrela antolatuta egongo direla jakitera eman dute: Durangoko Amankomunazgoan Xabier Azkarate eta Gorka Garate egon dira, Eskola Kontseiluan eta Euskal Fondoan ere alkatea izango da ordezkaria, Maria Aranguez Urkiola Landa Garapena eta Urkiola Parke Naturaleko Patronatuan egongo da eta azkenik, Jose Luiz Irazola izango da Bizkaiko Ur Patzuergoan ordezkaria

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!