Atxondoko jaiak bertan behera gelditu dira ikuskizun bateko kide bat hiru metroko tirolinatik jausi eta gero

Jone Guenetxea 2019ko eka. 30a, 11:47

Gauerdian gertatu da istripua, 00:15ean. Herriko plazan ikuskizuna eskaintzen ari zen Diables autonoms de Korneya taldeko kide bat hiru metroko tirolina batetik jausi da. Larrialdi zerbitzuek 32 urteko bartzelonarra larri eraman dute Gurutzetako ospitalera.

Bestalde, Atxondoko jai batzordeak jaiak bertan behera uztea erabaki du istripua izan duen pertsonari elkartasuna adierazteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!