Dispertsioaren kontrako murala ezabatu dute Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 25a, 11:41

Atxondoko Udalak baieztatu du frontoiko horman egon den murala ezabatu dutela. 

Dispertsioaren kontrako murala ezabatu dutela azaldu dio ANBOTOri herritar batek. "Ez da soilik euskal preso eta iheslarien aurkako erabakia, adierazpen askatasunaren aurkako erasoa da", salatu dute hainbat herritarrek sare-sozialetan zabaldu duten mezuan. Horrez gain, murala berriro margotzeko hitzordua egin dutela jakitera eman dute sare sozialetan.

Bestalde, Atxondoko Udalak murala ezabatu duela baieztatu du. "Pintada egin zutenean ez genuen ezer esan, baina orain horma hori zuriz margoztea erabaki dugu", esan du Xabier Azkarate alkateak. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!