Atxondoko EAJ gogotsu maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 3a, 14:41

Apirilaren 28ko hauteskundeetan EAJk 338 bozka jaso zituen Atxondon. 

Atxondoko EAJak eskerrak eman dizkie azkenengo hauteskundeetan beraiengan konfiantza jarri duten herritarrei. Oharrean adierazi dutenez, orain dela lau urte baino 72 bozka gehiago izan dituzte. 

Xabier Azkarate EAJko hautagaiak emaitzak ezinhobeak izan direla adierazi du. Horrez gain, maiatzaren 26ko hauteskundeetarako gogotsu dagoela aitortu du. "Hauteskunde hauetara gogotsu eta indarrarekin aurkezten naiz, batez ere atxondoarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz, behar diren orduak sartuz denbora osoko lana eginez eta auzokideen arazo eta iradokizunetan arreta jarriz", esan du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!