Anboto mendian zebilela, harri batek buruan jo du mendizale bat eta ospitalera eraman dute

Joseba Derteano 2019ko mar. 30a, 15:41
Gaurko erreskateko irudia (Argazkia: @BomberosIurreta)

34 urteko emakumezko bat dela zehaztu du Ertzaintzak.

Gaur eguerdian Anboto mendian zebilela harri batek buruan jo du mendizale bat. Suhiltzaileen erreskate taldea eta osasun zerbitzukoak bertaratu dira. Osakidetzako helikoptero batean ospitalera eraman dute.

Ertzaintzako eta Osakidetzako helikopteroak gaurko erreskatean (Argazkia: @BomberosIurreta)


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!