Gure Esku Dagoren galdeketaren alde sinadurak biltzen hasiko dira Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 22a, 10:35

Asteburu honetan galdekataren alde sinadurak biltzen hasiko dira Atxondon.

Gure Esku Dago dinamikako kideek jakitera eman dutenez, Axpeko San Juan jaietan sinadurak batzen egongo dira hilaren 24an eta 25ean, eguerdiko, 12:00etan. Zapatuan, iluntzean ere, 19:00etatik 21:00etara sinadurak batzen egongo direla jakitera eman dute.

Zapatutik uztaileraren 23ra arte egingo dute sinadura bilketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!