Euskaraz irakurtzeagatik sariak Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 24a, 11:00

Izaro Balenziaga atxondarrak irabazi zuen apirileko saria.

Martxoaz geroztik martxan dagoen Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina bukatzear dagoela, Esti Urizar Atxondoko liburuzainak dei egin die herritarrei euskarazko liburuak irakurri ditzaten. Liburuzainak adierazi duenez, euskaraz irakurtzeagatik %35eko deskontu txartelak eta 30 euroko txeke bat irabazteko aukera daukate herritarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!