Euskaraz irakurtzeko kanpaina, martxan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 10a, 10:15

Atxondoko liburutegian euskaraz irakurtzeko kanpaina martxan da Euskaltzaleen Topagunearen eskutik. Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitasmoari esker udal liburutegian liburu bat hartu, irakurri eta fitxa bat bete ostean, erosketa txeke bat jasotzeko aukera dago.

Liburutegian jasotako erosketa-txekeari esker liburuak %35eko beherapenagaz erosteko aukera izango dute herritarrek. Horrez gain, hile bukaeran udal liburutegian 30 euroko balioa duen txekea zozkatuko dute.

Irakurri, gozatu eta oparitu lema duen kanpaina maiatzaren 31n bukatuko den arren, liburutegian jasotako txartelak  ekainaren 10era arte erabili ahalko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!