Eskola jantokietako menuak aztergai, Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 27a, 12:26

Eguen, arratsaldean, eskola jantokietako menuak aztertuko dituzte Atxondoko Herri Eskolan.

Atxarte Agirre dietista Atxondoko eta Abadiñoko eskoletako menuaz jardungo da eguenean. Bertan, jantokietako produektuen jatorriaz eta elaborazioaz ariko da, besteak beste. 

Bestalde, Iñigo Fuertes Maguregik, Akebaso jatetxeko sukaldariburuak sukaldaritza tailerra eskainiko du. Tailerrean, garaiko eta bertoko produktuak nola sukaldatu behar diren azalduko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!