1.280 euro batu dituzte Santa Ageda koplak abesten

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 7a, 09:45

Caritasi emango diote Atxondon batutako dirua.

Apatako San Pedro Apostoluaren parrokiak antolatuta, 20 bat herritar Santa Ageda koplak abesten ibili ziren Atxondon zapatuan. Sei orduz kantuan ibili ondoren, 1.280 euro batu zituzten herritarrek. Antolatzaileak jakitera eman dutenez, zapatuan batutako dirua Caritasentzat izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!