Santa Ageda abestera irtengo dira Caritasentzat dirua batzeko

Anboto 2017ko ots. 3a, 11:45

Apatako San Pedro Apostoluaren parrokiak antolatuta, herritar talde bat Santa Ageda koplak abestera irtengo da zapatu honetan. Batutako dirua beharrizanean daudenei laguntzen dien elkarte edo erakunderen bati ematen diote urtero. Aurten Caritasentzat izango da batzen duten guztia.

Bihar, 14:30ean jarri dute hitzordua Apatako udaletxe kanpoan. Apatako herrigunean kalerik kale ibiliko dira lehenengo, eta, ondoren, inguruko baserrietara joango dira. “Sei bat orduz ibiltzen gara abesten”, azaldu du urtero koplak abestera irteten de taldeko Xabier Azkaratek.

Guztira, batez beste, 25 bat lagun batzen dira, baina gura duten denentzat atea zabalik dutela gogoratu dute antolatzaileek. “Giro onean ibiltzen gara eta egun-pasa polita izaten da”, dio Azkaratek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!