Gazteei begirako eskaintza berria abiatuko du Marixurrikek

Anboto 2017ko urt. 16a, 09:35

Marixurrike aisialdi taldeak gazteei begirako eskaintza berria atontzen jardun du azken hileetan, eta aste honetatik aurrera martxan jarriko dute.

Eskaintza osatzeko prozesu parte-hartzaile bat ireki zuten herriko gaztetxoen gurasoekin eta bestelako eragile batzuekin hartu-emanetan jarriz, eta orduan jasotako iritziak aintzat hartu dituzte proiektu berria osatzerako orduan. Disenatutako proiektu berria aste honetan zehar herritarren aurrean aurkezteko asmoa dute Marixurrikeko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!