Plan orokorra onartu dute behin-behinean Atxondon

Joseba Derteano 2016ko abe. 26a, 11:30

Hiri-antolamendurako plan orokorrari behin-behineko onarpena eman zioten pasadan asteleheneko udalbatzarrean. Lehenengo planari aurkeztutako alegazioen txostena bozkatu zuten. Alegazio batzuk aintzat hartu dituztela azaldu zuen Dabid Cobos alkateak.

EH Bilduren botoekin onartu zuten txostena. EAJk kontra bozkatu zuen, atzera botatako alegazio batzuk eurenak zirelako. Orain Plana Jaurlaritzara eta Aldundira bidaliko dute. Apatako esparru publikoa berrantolatzeko Kale Irekiak prozesutik irtendako txostenak ez dio Planari “ia batere eragiten”, Cobosen esanetan. Planean sartu ez dutena eskola atzetik balizko saihesbidea egiteko lurrak dira. Orain zoru ez urbanizagarria da. Planaren onarpena “ez luzatzeko” jokatu dute horrela. Beharrik balego, aldaketa puntual baten bidez urbanizagarri bihurtu daiteke. “Tramite hori erraza da”, dio alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!