Anboto menditik 32 urteko emakume bat erreskatatu dute

Anboto 2016ko abe. 11a, 14:30

Harri bat burura erori zaio mendi puntatik gertu.

Gaur, 12:00 inguruan, 32 urteko emakume bati harri bat erori zaio burura Anboto mendia igotzen zebilela, Ertzaintzako iturriek informatu dutenez. Anboto mendi puntatik nahiko gertu zegoen. Berarekin zihoan lagunak Ertzaintzari abisua eman dio eta mendi erreskaterako unitatea bertaratu da. Emakumea kontziente zegoen Ertzaintzaren arabera eta bere kabuz igo da helikopterora. Galdakaoko ospitalera eraman dute.

 

Zauritua helikopterora sartzeko prestatzen. Argazkia: @riesgoaventura

q

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!