Martitzenean Urkuzu ingurua garbitzeko auzolana deitu du Atxondoko Udalak

Anboto 2016ko abe. 1a, 12:29

Asteleheneko 14:00 aurretik eman da izena asegurua egin ahal izateko.

Abenduaren 6a, datorren asteko martitzena, konstituzioaren eguna da eta “ospatzeko ezer ez” daukanez, Atxondoko Udalak auzolana deitu du herrian banatutako bando batean jakinarazi dutenez. 09:30etik aurrera Urkuzu inguruan garbiketa lanak egiteko elkartuko dira. Asegurua egin ahal izateko izena eman beharko da udaletxean asteleheneko 14:00 aurretik. 94 682 10 01 telefonora deituta ere egin daiteke izen-ematea.

Udal bulegoak, liburutegian astebeterako

Bestalde, udaletxean egiten ari diren lanak direla-eta abenduaren 5etik 10era udal bulegoak liburutegian —Apatamonasterioko tren geltoki zaharrean— izango direla informatu dute bando berdinean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!