Esterotipoak eta rolak apurtzeko deia egin dute mural baten bidez

Anboto 2016ko aza. 28a, 14:36

Azaroaren 25a dela eta, Marixurrike aisialdi taldeak murala margotu du Atxondon. Umeei bideratutako rol eta estereotipoak hausteko deia egin dute marrazki erraldoi horren bidez. Utz diezaiogun printzesa hauskorrak eta matxito biolentoak hezteari aldarria izan da Atxondon aukeratu dutena. Lian margolariaren laguntzagaz herriko umeek eta familiek ere parte hartu dute. Gainera, aldarri horren inguruko tailer bat ere egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!