Azaroaren 25eko murala gaur aurkeztuko dute

Anboto 2016ko azaroaren 25a

Azaroaren 25era begirako ekitaldien barruan, udalak eta Marixurrike aisialdi taldeak antolatuta, mural bat pintatzen aritu ziren atzo Apatako plazan.

Lan horren emaitza gaur aurkeztuko dute, 16:30ean, plazan bertan. Ostean, tailer bat gauzatuko dute musikagaz lagunduta. Gaur, 18:00etan, ipuin kontalari saioa ere izango da frontoian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!