OHZn zenbat ordaindu jakiteko argibide orria argitaratuko dute Atxondon

Anboto 2016ko aza. 24a, 09:06

Atxondoko azken udalbatzarrean Ondasun Higiezinen Zergaren 2017ko tasak onartu zituzten: Hiri ondasunen tasa orokorra %0,12koa izango da, eta landa-ondasunena %0,11koa.

Portzentaje horiek katastro balioei aplikatuko dizkiete, hau da, Aldundiak jabeei jakinarazitako balioei. 2017an ordaindu beharrekoa jakiteko  argibide orri bat argitaratu du udalak bere webgunean:
www.atxondo.net.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!