Zapatuan auzolanerako deia egin dute Arrazolan

Anboto 2016ko aza. 9a, 10:20

Arrazolako herritarrek eskola zaharra egokitzeko lanean jarraitzen dute.

Beste behin atxondoko udalak egindako deialdiari erantzunez, dozena bat lagun auzolanean aritu ziren Arrazolako eskola zaharrean, asteburuan. Eskola zaharrean taberna eta denda txiki bat jartzeko asmoz lanean dabiltza arrazolatarrak. Hurrengo deialdia zapaturako, azaroaren 12a, egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!