Prozesu irekitik irtendako proiektuen berri emango dute, gaur, Atxondon

Joseba Derteano 2016ko aza. 8a, 10:00

Kale Irekiak prozesuak Apatako herrigunean hirigintza arloan dauden arazoak aztertu zituen. Eragile eta sektore desberdinetako jendeagaz batu ziren beharrizanak jakiteko. Ondoren, herritarrek lehentasunak markatzeko aukera izan zuten.

Gaur, martitzena, 19:00etan hasiko den batzordean, aukeratutako proiektuak eta lehentasunak zeintzuk diren jakinaraziko dute. Urtea amaitu orduko proiektu batzuk martxan jarri gura dituzte, udal ordezkarien esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!