Titan Desert proban bizitakoa kontatuko du Txakartegik, barikuan

Joseba Derteano 2016ko aza. 2a, 12:00
Mendi Bizikleta Martxa. Argazkia: Asuntze Mendi Taldea

Ander Txakartegi berriatuarrak sei etapako Titan Desert  MTB proban parte hartu zuen iaz, Marokoko basamortuan. Abentura hartako bizipenak oinarri hartuta, barikuan, 18:30ean, hitzaldia eskainiko du Atxondoko udalbatzar aretoan.

Asuntze Mendi Taldeak antolatu duen mendi astearen osagaietako bat da Txakartegiren bisita. Horrez gainera, bihar, 19:00etan, mendian jarraitu beharreko elikadura eta hidratazioari buruz jardungo da gaian aditua den Oihana Monasterio.

Azkenik, zapatuan, bigarren mendi bizikleta martxa antolatu dute: 40 kilometro ditu, eta 1000 metroko desnibela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!