Sua piztu da Atxondoko pisu bateko sukaldean

Anboto

Sua piztu da gaur, 11:35ean J.A. Agirre Lekube etorbideko pisu batean, Atxondon. Suhiltzaileek azaldu dutenez, sukaldeko kanpaia izan da su hartu duena, eta ondoko armairura heldu da. Dagoeneko amatatuta dago, eta suhiltzaileak pisua aireztatzen dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!