Adituekin perretxiko bila Oletara joateko aukera, zapatuan

Joseba Derteano 2016ko urr. 21a, 09:00

Atxondoko Mikologia Taldeak eta Elorrioko Iturrizoro Elkartearteak antolatuta, adituekin perretxiko bila joateko aukera dago zapatuan. Ondoren, batutako perretxiko eta onddoekin erakusketa egingo dute domekan.

Zapatuan, 08:00etan, irtengo da autobusa Elorrioko probaleku zaharretik, eta 08:15ean Apatako frontoitik. Oletara eta inguruetara joango dira.

Arratsaldean, perretxiko mota desberdinak sailkatu egingo dituzte. Aurten, Atxondoko Mikologia Taldeari dagokio lan hori egitea.

Batu eta sailkatutako aleekin erakusketa antolatuko dute domekan. Elorrioko kiroldegian izango da, 12:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!