Arrazolako eskola zaharra egokitzeko lehen lanak auzolanean hasi dituzte

Anboto 2016ko urr. 13a, 15:00
Atzoko auzolaneko irudiak.

Atxondoko udalak egindako deialdiari erantzunez, 20 bat lagun auzolanean aritu ziren Arrazolako eskola zaharrean, atzo.

Eraikin horren beheko aldean taberna eta denda txiki bat egokituko dituzte, eta jada badute proiektua. Egitasmo hori eredu moduan hartuta, auzolanean egin daitezkeen lanak burutu zituzten: hormak bota, obra-hondakinak atera, barruak hustu … Leihoak lixatzen ere aritu ziren. 08:30etik 15:00etara aritu ziren lanean, eta kontainer oso bat bete zuten hondakinekin. Hurrengo baterako, beste auzolan bat deitzeko asmoa dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!