Atxondon herrigunetik gertu dauden enpresek gehiago ordainduko dute

Anboto 2016ko urr. 10a, 10:45

2017ko ordenantza fiskalak eztabaidatu zituzten asteleheneko batzorde irekian. Oro har, mantendu egingo dituztela aurreratu zuten.

Ekonomia-jardueragatiko zergan izango da aldaketa gutxietako bat. Indize berri bat aplikatuko dute: kokapen indizea. Orain arte, ordaindu beharreko zenbatekoan ez zuen eraginik enpresentzat (1ekoa zen). Aurrerantzean, enpresa batzuei eragin egingo die, proposamena udalbatzarrean onartzen bada. Herrigunetik zenbat eta gertuago, orduan eta gehiago ordainduko dute. Herrigunetik gertuko enpresek bizilagunei kalte gehiago (zarata, hautsa…) eragiten dietela da indizea modu horretara aplikatzeko arrazoia.

Herritik gertuen daudenei, Fuchosa eta Cemosa zehazki, 2ko indizea aplikatuko diete, Bentabarri ingurukoei (Hirumet) 1,5ekoa, eta gainerakoei (Artia industriguena) 1a. Hau da, azken talde horientzat ez du igoerarik suposatuko ordaindu beharrekoan. Gainerakoek, aldiz, gehiago ordainduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!