Aitor Urien abadiñarraren ardi gazta Bizkaiko onenen artean dago

Anboto 2016ko ira. 28a, 15:00
Eskumatik hasi eta bigarrena da Urien.

Joan zen zapatuan Artzain Eguna ospatu zuten Axpen. Beste hainbat ekitaldiren artean, Artzai-Gazta elkarteak Bizkaiko gazteen 27. txapelketa antolatu zuen, eta Aitor Urien abadiñar gaztearen gaztak hirugarren saria jaso zuen.

Aurtengoa ez da Urienen gazta nabarmentzen duten lehenengo aldia. Iaz, esaterako, txapelketa irabaztea lortu zuen. Aurten Emilia Arana zeanuritarraren eta Markinako Santamañe Elkartearen atzetik geratu da, baina, beste behin, onenen artean darrai. Txapelketan parte hartu ahal izateko baldintza nagusietako bat nork bere ustiategiko Latxa ardiaren esne gordina erabiltzea da.

Latxa eta Karrantzar Arrazetako Ardi Hazleen Elkarteak (ACOL) antolatutako Artzain Egunaren barruan, ardi txakurren txapelketa ere antolatu zuten Axpen. Jose Urien eta Xarpa txakurra izan ziren garaileak, Aitor Urien eta Iak txakurraren aurretik. Jose Ignacio Isusik eta Mendik osatu zuen podiuma.

Eskualdeko 13 bazkide
ACOL 1982an sortu zuten elkartea da, eta Latxa ardi arraza autoktonoagaz lan egiten du. Gaur egun 61 bazkide ditu, eta gehienak Durangaldean daude: 17, guztira. Bere hiru barietateetan, Latxa arrazako 13.000 ardi batzen dira elkartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!