Pala torneoko finalak jokoan, bihar, Arrazolan

Anboto 2016ko ira. 23a, 11:05

Arrazolako Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan, 11:00etan hasita, Arrazolako frontoian.

Finalista guztiek torneoaren osteko bazkaria —Erlaunpe elkartean— doan izango dute; irabazleek baita Goienkaleko jaietako parranda ere. Lehen mailako finala Gaizka Amiano-Ibai Buruaga eta Mikel Kano-Asier Herreros-en arteko finalerdietatik irtengo da. Bigarren mailako finala Peio Axpe-Arkaitz Gerrikabeitia eta
Asier Irazola-Asier Intxaurragaren artekotik irtengo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!