Riki Txakurraren laguntzagaz, Enrique Mendigurenek bere ibilbideko zortzigarren txapela jantzi zuen zapatuan Axpen, Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketako 50. aldian. Iaz ere Mendiguren-Riki bikotea izan zen onena. Guztira 326 puntu batu zituzten, bigarren sailkatutako Fidel Alonso laudioztarrak (Txuit txakurragaz) baino 9 gehiago. Jose Jauregik eta Leze txakurrak osatu zuten onenen hirukotea. Aitor Urien abadiñarra (Arin txakurragaz) bederatzigarren sailkatu zen 117 puntugaz.
Atzo 50. aldia egin zuen Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketak eta mende erdi honetan izan diren irabazleak omendu zituzten.
Aurreko aldietako hainbat irabazle (Argazkia: Gerediaga Elkartea / www.gerediaga.eus)