Yves Salaberri ‘Xala’ pilotariak Apatan jokatuko du gaur

Anboto 2016ko eka. 30a, 11:45

Oier Jaio atxondarrak eta biek Ekaitz Saralegi eta Txaber Zabala izango dituzte kontrario.

Aspegaz profesionaletan buruz buruko txapel bat eta binaka hiru irabazi zituen Yves Salaberrri ‘Xala’ pilotari lapurtarrak Apatan jokatuko du gaur, 20:30ean, hasiko den jaialdian. Oier Jaio izango du atzelari; biek Ekaitz Saralegi eta Txaber Zabalaren kontra jokatuko dute Garfe enpresaren jaialdian.

Estelarraren aurretik nesken pala partidu bat jokatuko dute: Ane Diez eta Amaia Marizkurrena Irantxu Idoiaga eta Naia Zugazaren kontra neurtuko dira.

Atxondoko Udalak eta jai batzordeak Apatako jaien barruan antolatu dute esku pilota jaialdia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!