Atxondoko eta Berrizko jaiak hemerotekatik

"Anbotoko Mariren baimenagaz, hasi daitezela Apatako jaiak"

Anboto 2016ko eka. 28a, 20:45

Ane Diez, Arantza Berriozabalgotia eta Maria Baseta txistulariek irakurritako pregoiagaz hasi dituzte Apatako jaiak gaur arratsaldean.

"Gu hunkitu eta harrotu egiten gaitu hemen egoteak", esan dute udaletxeko balkoitik: "Atxondo herri txikia da, baina zuek hemengo jaiak haundi egiten dituzue. Anbotoko Mariren baimenagaz hasi daitezela Apatako jaiak".

Txopo nagusia eta gaztetxoena kalejiran ekarri dituzte plazaraino txistularien laguntzagaz.Gaztetxoek txopo txiki koloretsua igo dute lehenengo. Ondoren, txopo nagusiaren txanda izan da. 21 metro ditu aurtengoak, ohi baino lau bat metro handiagoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!